Gozategi (1995)

“Bataioa –taldearen aurrenengo lana izan zelako–, naturaltasuna –diskoa espero gabe etorri zelako–… modu askotara definitu nezake. Aurrenekoa izanagatik begirune berezia diot disko honi, ibilbide luze baten eta konta ezineko esperientzia askoren hasiera izan zelako.” (Asier Gozategiren hitzak, Karkara Orio eta Aiako aldizkarian, 2010eko ekainaren 4an, 281. alean)

Gozategi

Estudioa: Elkar (Donostia)
Teknikaria: Cesar Ibarretxe

01. Kulebrin kulebron

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Zorioneko etxe honetan
bada hamaika histori
ama ohean etzan zenean
aita gainera erori
ondorenak zer ekarri zuen
ez esan gero inori
aita gainean mugikor eta
amarik ez zan ageri.

Aitonak lanik ematen duen
edo ez amari galde
utzi ezkero amona ere
salduko luke debalde
alde batetik erdi itsua
despistatua bestalde
pixa egiten iaioa degu
taparikan altxa gabe.

Gure etxean ezin bestean
telebistak jo du kiebra
aitona degu kulebroi eta
amona berriz kulebra.

 

02. Narama

Musika: Steve Jordan
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Banekien maite ninduela
beste maitalerik ez zuela
bihotzez mundua eman zidan
eguzkiak argia bezala
hainbeste kostatako samina
zin dagizut nire nahia ez zala.

Larros bati usaiaren pare
gozoki bildu da niregana
itxaroten ari nintzen dama
aspaldian maite nuen lore
laztanak zenbatuz banan bana
bihotzak berarekin narama.

 

03. Denborak

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Denborak egina nau
geroaren maizter
iragana joan da
ez dakusat ezer
han beldurra gainezka
enparantza desert
hitzak gauari loa
jango dio laister.

Bi eguzkiren deman
ez dago itzalik
haizez hornitutako
hodeiak zintzilik
egiaren ildoan
gezurra isilik
dohakabe dotetzat
muxu bat utzirik.

Hegalik gabeko hegalaldi bat
pausorik gabeko ibilaldi bat
jaberik gabeko ilusio bat
soinean leun gorputzetik at.

 

04. Norki

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

 

05. Auskalo

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Auskalo
Ai! Txorimalo
alde egin zuen eta
orain jan eta lo
auskalo
txalo ta txalo
“visto” ta “no visto’
orain ‘”buskalo”.

Auskalo
mister istilus
mozorrotu dute
heuren ispiluz
artzai blues
kontakatilus
argi ibili hadi
“andate kon luz”.

Auskalo
gainean etzan
lau eme biluzik
hiru ar dantzan
ar dantzan
harteko plazan
kontuak atera
horrela bazan.

Auskalo
“kondekorazion”
ez ikasketarik
ez “graduazion”
“tentazion”
emango zion
ez dago bueltarik
… “izorrazion”.

Rock-and-Rolldan
Auskalo non dan!!

 

06. Gezurra nagusi

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Aitzakiak, aitzakiak
garbitu mukizapiak
noraezean dabiltza
panpinezko gizakiak
Tolosako babak eta
arkauteko barazkiak
bart gauean jandakoak
goizean bota dizkiat.

Jaurlaritza, jaurlaritza
laister eman dezu hitza
Madrili esku emanda
ze arraiotan zabiltza
bost axola euskaldunon
lana ta bizi baldintza
zein aberatsa zinake
gezurra urre balitza.

Tripako tripartito
miliki eta fofito
marionetak eskuetan
pozik dabil Felipito
horrenbeste txontxongilo
horrenbeste txoropito
buelta ta buelta artean
heuren kasa baietz ito.

Arlotea, arlotea
luxusko monigotea
duzun zeregin bakarra
poltroietan egotea
herria saltzen duenak
merezia du dotea
nahikoa jasaten dugu
gainezka dago potea.

 

07. Kaixo Lagun

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Kaixo lagun hemen gaituzue
bajo, kitar eta trikitixe
inor badago festaren
gose mugi dadila berehalaxe.

Gaizki dago(e)na gizarajoa
ondo pasa gero gerokoa
entzun kantuan jarritakoa
nik neuk neroni esandakoa.

Amak hiru esaldi bai, bai, bai
jator ibili hadi bai, bai, bai
edanarekin argi bai, bai, bai
garaiz etorri hadi bai!

Maixuak esan dizu bai, bai, bai
azterketa daukazu bai, bai, bai
asko ikasi zazu bai, bai, bai
txuleta aurrez jan zazu bai!

Hau da tipo fidela bai, bai, bai
ez daki dabilela bai, bai, bai
beste asko bezala bai, bai, bai
adarrak dituela bai!

Igandetan eliza bai, bai, bai
eroriko balitza bai, bai, bai
ze ostia gabiltza bai, bai, bai
gogorra da bizitza bai!.

 

08. Zenbait

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Hamasei laguneko
famili bateri
seme bat galdu zaio
ez da inon ageri
irratiz ari dira
herri guztiari
ai, oi, ene aurkitzen duenari
emango diotela
beste bat opari.

Martin erropa jazten
Joxepa erazten
Peru ikasketekin
ta Marta jolasten
zein pisu astuna dan
nork ez du ikusten
ai, oi, ene familia eusten
nahiko lan badaukate
izenak ikasten.

Zeinek ez du oraindik
platerik puskatu
zeinek ez du norbere
galtzarik kakaztu
jaungoikoaren hitza
nahi dut oihukatu
ai, oi, ene ez bada pekatu
mutilzahar ta neskazahar
ez bitez geratu.

Jaiotzetikan hona
pasa da denbora
hasera baten denak
amaren ondora
gero ama ahaztuta
nahi duten txokora
ai, oi, ene guztiak gustora
geroni bidaliko
gaituzte kanpora.

 

09. Nor-Nori-Nork

Musika: J. Solano, A. Rodriguez, J. A. OchaitaAsier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Otxandioko AEK

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Eusko Jaurlaritzak dio, dirurik ez dagoela
baina zer kasualitate, gurea falta zaiela.
Baina, laister ikusiko dute, joder
potrotaraino gaudela joder, potrotaraino gaude.

Nor-nori-nork, baldintza ta subjuntibo joder
baldintza ta subjuntibo joder
baldintza badakigu.

Ertzainek erosi dute, kriston helikopterua
baina zerta(ra)ko nahi dute, holako aparatua.
Baina, laister ikusiko dute joder
potrotaraino gaudela joder, potrotaraino gaude.

 

10. Dantzalekuan

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Larunbateko parranda uste gabe luzatu zan igande eguerdiraino
egarriak geundela ta zerbeza ta kalimotxoz jarri ginen leporaino
umore ederra gendun, aurpegi alaiagoa, astelehen goizean baino
geroztikan hiru egun pasa diren arren ezin zuzendu gabiltz oraino.

Dantzalekuan geundela neska gazte kuadrila bat ez zegoen oso aparte
iji-aja lasai geunden neska batek begiratuta keinu egin zigun arte
lagun batek esan zidan: zuri egin dizu eta beregana joan zaite(z)
inguratu nintzen baina agudo esan zizkidan kaixo eta gero arte.

Harekin jai neukalala beste bat topatu nuen rubia eta altua
dantza bat eskaini zidan, hari uko nola egin aprobetxa momentua
heldu orduko laztanak igurtzi eta muxuak non egin dut pekatua
muxutikan ezin pasa, ondo ikasia zeukan seigarren mandamentua.

Bi kalabaza jasota soinean neukana hiru ia nengoen nekatua
gurekin kontatu gabe nork aldatu ote duen ligatzeko sekretua
krisiaren eragina honetaraino heldu da, jaungoiko bedeinkatua
zalantzan jarria nengo(e)n dantzalekua ote zen edo monjen konbentua.

Krisiaren eragina honetaraino heldu da, jaungoiko bedeinkatua
zalantza jarria nengo(e)n dantzalekua ote zan edo monjen konbentua.
Gustora ari naiz baina gehiegi luzatu gabe bukatuko dut kantua.

 

11. Ekuadorren dago Quito

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Jon Sarasua

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Ekuadorren dago Quito
jendea jendeak itto
Indioaren bideak
gogorrak dira txikito
jendea jendeak itto
Ekuadorren dago Quito

Txilen behera Santiago
hemendik urruti dago
askapenaren herritik
oraindik urrutiago
hemendik urruti dago
txilen behera Santiago

Indian dago Calcuta
jende artean galduta
badago nori erama
badaukanari kenduta
jende artean galduta
Indian dago Calkuta

Itxaspean Atlantida
hartu turismoko gida
zapalkuntza jasan gabe
jendea hantxe bizi da
hartu turismoko gida
itxaspean Atlantida.

 

12. Alboka-rocka-joka

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

 

13. Gazte, nora hoa?

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Hi txo euskaldun giroan
utzi oinak dantzatzen
espainiar ejerzitoan
ez duk ezer pintatzen.

Mezua jaso orduko
egin iezaiok uko
zinez ez haiz damutuko
ez zaik ezer gertatuko.

Militarren bizioa
jauntxoen ofizioa
jesuiten misioa
kolerazko fikzioa

Kabo, sarjento, permiso ta guardia
egiten den guztia “por la patria”
hire izena, hizkuntza ta herria
euskadi da euskaldunon aberria.

Intsu-tsumi-misi-sio-oa
gazte nora hoa
soluzioa
intsumisioa.

 

14. Egin

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Ohetik jeiki telebista piztu,
zer berri den entzunaz
gosaltzeko prestu
gezurra lasai dabil
ta egia estu
notizietan toki handirikan ez du.

Ez naiz tontoa badakit zer egin,
Eusko jakinminari
ez diot aldegin
kioskora hurbildu
ta bertan galdegin:
“Egunkari bat nahi dut emaidazu Egin!”.

Entzun kantua mendietan oihartzun
adierazpen askatasunaren erritmo alaia
hostoa dantzan zuhaitzetan dabiltza
zein ote da guztiaren esanahia?

Zurikeria ahoan begiak itsu
gezurrezko gizarte hon(e)tan aitzakia nagusi
sarri garratza gertatu ohi den arren,
egiak ez du ixiltzerik merezi.

Egin, Egin, bizitzari kasu egin
Egin, Egin, egiari kasu egin

Egin da nire betiko laguna,
egin irratia etxean
entzuten duguna.
Guztiak ditut maite
ni naiz euskalduna:
irrati, egunkari ta Egin eguna.

 

15. Don Jose

Musika: Asier Gozategi, Iñigo Goikoetxea
Hitzak: Asier Gozategi

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Jose Jimenez Sanchez Rodriguez
Aizarnazabalekua
belar biltzeko sarderik ere
ez dago(e)n baserrikua
hiru polboroi ogi tartean
baino lehorragokoa
ho(r)i euskalduna baldin badegu
inor ez da kanpokoa.

Intxaurrak eta gaztainak jaten
Josek badu adorea
ardi gazta ere gustatzen zaio
menbriloduna hobea
babarrun gorri, odolki ta aza
piper gorri ta berdea
gindila eta pepiniloa
nahiago ditu ordea.

Gure figura karta jokoan
enbido eta ordago
kerik gabeko Winston Txurtxil bat
hortza artean esklabo
azala beltza, patilak luze
ta sudurra luzeago
euria edo harria egin
zigarroa salbo dago.